Haurtzaroa eta teknologia lotzerako orduan, bururatzen zaidan lehenengo gauza telebista da, izan ere, teknologiarekin izan nuen lehenengo kontaktua telebista batekin izan zen. Nire egongelako telebista haundi eta pisutsua zen hura. Ez dut inoiz ahaztuko telebista horretan ikusi nuen lehenengo irudia, "Lasterketa zoroak" izeneko marrazki bizidunetako Baldar txakurraren parrea. Ez da ez ahuntzaren gauerdiko eztula Baldarren par hura...
Iraganean, haurtzaroan, oso teknologia gutxi erabiltzen genituen. Nire kasuan, telebista eta bideojoko txikiren bat erabiltzen nituen denbora-pasa moduan, eta denbora gutxi batez, izan ere, denbora gehiena kalean pasatzen nuen lagunekin jolasten.
Aldiz, gaur egun, teknologia berriak eguneroko ezinbesteko tresna erabilgarri bihurtu dira. Esan beharra dago, Interneti esker, informazio asko eskuragarri daukagula, eta ondorioz, gure seme-alaben hezkuntzarako tresna erabilgarri bat izan daitekela.
Beraz, argi daukagu, teknologia berrien erabilera ona dela, baina arriskua ez dago erabileran, baizik eta bere gehiegizko eta neurriz kanpoko erabileran, izan ere, gehiegizko erabilera honek atentzio eta sozializazio arazoak, obesitatea edo menpekotasuna sor ditzake.
No hay comentarios:
Publicar un comentario