Vistas de página en total

Paper zorroa

Kaixo!



Ni Iker Amas naiz, magisteritza (2.maila) ikasten duen 20 urteko gazte eibartar bat. Aurtengo kurtsoko lehenengo lau hilabetean ditugun irakasgaietako bat IKT (Informazioa eta komunikazioa teknologiak), bertan hainbat hausnarketa eta jarduera egin behar ditugu, ondoren guk sortutako Blog batean argitaratzeko.

Irakasgai honetako lehenengo egunean bakoitzak bere Blog propioa egin genuen. Egia esan ez zen oso konplexua izan Blog-a sortzea, izan ere, Batxillergoan ere baneukan Blog bat.

Blog-a sortu ondoren, teknologia eta haurtzaroari buruz hitz egiten aritu ginen klasean, ondoren horri buruzko hausnarketa bat eginez. Bertan, teknologiekin erlazionatutako haurtzaroko oroitzapenak isladatu behar genituen, eta ondoren gaur eguneko haurtzaroarekin konparaketa bat egin.

Jarrain, Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen, non Jordik PLE-a zer den azaltzen zuen. Bideoa ikusi aurretik ez nekien PLE-aren esanahia, baina bideoa ikusi ondoren argi gelditu zitzaidan termino horren esanahia. Ondoren, bakoitzak bere PLE-a egin genuen Symbaloo izeneko programa batekin.

Hurrengo klasean teknologian dagoen genero ezberdintasunari buruz hitz eginen aritu ginen, ondoren teknologia eta generoari buruzko hausnarketa bat eginez.

Hurrengo argitarapena nire bizitzako denbora lerroa izan zen, non bertan nire bizitzako momentu adierazgarrienetako batzuk ikus daitekezke.

Argitaratu dudan azken lan indibiduala nire argazki elkarrizketa izan da. Argazki elkarrizketa honetan, nolabait gaur eguneko teknologien gehiegizko erabilera kritikatzen da, izan ere, teknologien gehiegizko erabilera honekin interesgarriak diren hainbat ekintza ez ditugu baloratzen.

Lan indibidualak alde batera utzita, esan beharra dago IKT-ko ikasgaian taldeko hainbat lan egin ditugula, esaterako IKT-ei buruzko taldeko hausnarketa, taldeko PLE-a eta taldeko argazki elkarrizketa.

Bukatzen joateko, talde teorikoei dagokionez, Irailak 22an Amara Berri eskolaren funtzionamendu eta hedabideei bururuzko hitzaldi bat izan genuen, ondoren horren inguruan hausnarketa bat eginez. Eta Irailak 29an Iñaki Pagolaren eskutik beste hitzaldi bat jaso genuen, kasu honetan hitzaldia Adunako eskolako IKT-ei buruz.

Amaitzen joateko, praktikaldian egin beharreko praktikaren hasierako ideia idatzi genuen Lan Modularreko bost taldekideok. Hau egin ondoren, eta praktikalditik berriro itzuli ondoren, praktikaldiko esperientziari buruzko azken txertaketa egin genuen blogean.

1 comentario:

  1. Kaixo Iker:

    Zer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
    Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
    · Taldekideen blogaren helbideak
    · Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
    · Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
    · Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak

    SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
    Sarrerak:
    1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
    2. Oroimen autobiografikoak
    3. Genero eta teknologia
    4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
    5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)

    SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:

    Sarrerak:
    · Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
    · Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
    · Argazki-elkarrizketa

    Animo Iker oso ongi zoaz!
    laster arte
    joxemi

    ResponderEliminar