Vistas de página en total

viernes, 25 de septiembre de 2015

Generoa eta teknologia

GENEROA ETA TEKNOLOGIA

Denok dakigu genero desberdintasuna teknologiaren munduan nabaria dela. Emakumeak zeharka edo zuzenean baztertuta daude teknologiaren munduan, izan ere, gaur egungo industria teknologikoa gizonezkoetara egokitua dagoela esan dezakegu. 

Baina, esan beharra dago, teknologian dagoen genero desberdintasuna ez dela gaur egungo fenomeno berri bat. Horren adibide argi bat, komertzializatu ziren lehenengo bideojokoetako joku gehienak gizonezkoentzat bideratuta zeudela da. Horregatik mutil gehienak bideojokoetara jolasten aritzen ziren, neskak kalean sokasaltrora aritzen ziren bitartean. Nire kasuan, txikia nintzenean nire denbora libre gehiena bideojokoetara jolasten xahutu nuen, aldiz, nire arrebak beti esaten ezin zuela bere gustoko bideojokoetan aritu, erosteko aukerarik ez zuelako.



Teknologiaren inguruan mutil eta nesken desberdintasun nabari bat, neskak eta mutilak jolasten dituzten joku motak dira. Adibidez, mutil gehienak agresibitate haundiko jokuetan ibiltzen dira, edota kirolezko jokuetan, futboleko jokuetan esaterako. Aldiz, neska gehienak kantuekin zer ikusia duten jokuetan aritzen dira.

Iker Amas Romarate    31GA1

No hay comentarios:

Publicar un comentario