Gure hasierako asmoa haurren teknologia berrien erabileraren inguruko
hausnarketa sakon bat bideratzea da. Horretarako, erronka bat botako
diegu, teknologia berrien ideia mugatuz. Horrez gain, lehenengo lau
astegunetan, taldekide bakoitzak indibidualki gure eskolako esperientzia
blogean plazaratuko dugu; eta ostiraletan, komunean jarriko dugu astean
zehar izandako esperientzia argitalpen kolektibo bat eginez.
Planteatuko dugun erronka, zikloak, mailak eta testuingurua jakin ondoren azaleratuko dugu, nahiz eta ideia nahiko garbi izan, zuek irrikaz itxaron dezazuen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario