Vistas de página en total

miércoles, 14 de octubre de 2015

TALDEKO ARGAZKI ELKARRIZKETA


Teknologiak, hurbildu baino, urrundu egiten gaitu; zer ematen digu teknologiak gustuko ditugun beste zenbait ekintza edo gauza egiten uzteko? Hain handia al da satisfakzioa? Zergatik? Horrelako galderak etorri zitzaizkigun burura geure lanak haman komunean jartzerako orduan... Benetan lasaitasunez eta sakonduaz bete beharreko eztabaida dugu hau!

Egia esan, uste baino kointzidentzia gehiago izan ditugu teknologia alde batera utziaz ekintza aukeratzeko orduan. Bitxia iruditu zitzaigun, aipatu beharreko modukoa... Zeintzuk dira gauza hauek? Gehienbat, errepikatzen direnak, kirolarekin eta lagunekin egotearekin zerikusia dutenak dira; bai futbola, bai saskibaloia, bai menditik ibiltzea, lagunekin asteburu bat igarotzea... eta halakoak. 

Behin geure arteko alderaketa egin ostean, arestian aipatutako zenbait ideia eta galderetaz hasi ginen eztabaidatzen. Zergatik, zenbaitetan, gustuko ditugun gauza hauek alde batera utzi mobil batekin edo pantaia baten aurrean egoteko? Erosotasuna aipatu genuen, oro har. Oso eroso sentitzen gara, buruhauste handirik gabe...

Beste aldetik, ekintza hauek betetzeak sortzen duen satisfakzioaz hitz egiten aritu ginen, benetan esperientzia bikainak! Honen inguruan hitz egiten ari ginela, egoera bat planteatu genuen, egun nahiko pilpilean dagoena. Gauez parrandara ateratzen den pertsona batek etengabe mugikorrarekin argazkiak edota bideoak ateratzen dituen pertsona, oro har, gau on edo txar bat igarotzen ari al da? Zer da benetan erakutsi nahi diguna? Gau bikaina igarotzen ari dela ikuskarazi nahi digu, hala nola, "snapchat"- en bidez, baina hala al da? Geure ustez, inondik ere ez. Harengan eta egin dezakeenaren segurtasun falta islada dezake horrelako jokaerekin... Beste zenbait ekintzetan ere egoera hau planteatzea posiblea da.

Goazen benetan gustatzen zaizkigun gauza horiek bete edo egitera, eta hutsalkeria edota azalkeriak alde batera uztea!



viernes, 9 de octubre de 2015

PRAKTIKALDIRAKO HASIERAKO IDEIA


Gure hasierako asmoa haurren teknologia berrien erabileraren inguruko hausnarketa sakon bat bideratzea da. Horretarako, erronka bat botako diegu, teknologia berrien ideia mugatuz. Horrez gain, lehenengo lau astegunetan, taldekide bakoitzak indibidualki gure eskolako esperientzia blogean plazaratuko dugu; eta ostiraletan, komunean jarriko dugu astean zehar izandako esperientzia argitalpen kolektibo bat eginez.

Planteatuko dugun erronka, zikloak, mailak eta testuingurua jakin ondoren azaleratuko dugu, nahiz eta ideia nahiko garbi izan, zuek irrikaz itxaron dezazuen...

martes, 6 de octubre de 2015

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Gaur egun, teknologiak pertsonen eguneroko ezinbesteko tresnak bihurtu direla esan dezakegu. Teknologien gehiegizko erabileraren ondorioz, zoritxarrez beste hainbat ekintza interesgarri askori uko egiten diegu, adibidez:

1. Naturaz gozatu



















2. Mendi irteerak




















3. S.D.Eibarrekin gozatu















4. Futbolean aritu




















5. Lagunekin disfrutatu
















6. Janariaz gozatu













7. Munduko txoko ezberdinak bisitatu














8. Deskantsatu













9. Musean aritu
















10. Benetan baliozkoak diren gauzak preziatu.


viernes, 2 de octubre de 2015

IÑAKI PAGOLA (ADUNAKO ESKOLA)

Aurreko asteartean, Iñaki Pagolak Adunako eskolako irakasleak hitzaldi bat eman zigun Adunako eskolako IKT-en inguruan.

Aduna Donostiatik 15 km-ra aurki dezakegun herri txiki bat da. Adunan 400 biztanle inguru bizi dira eta bertako haur guztiak, 68 hain zuzen, herriko eskola txiki baten ikasten dute. Eskola honen funtzionamendua ez da beste eskola askoren antzekoa, izan ere, maila ezberdinetako haurrak batera ikasten dute. Esaterako, H.H.2-tik LH.1-ra 12 ikasle daude, L.H.1-en beste 12 ikasle daude, L.H.2-tik L.H.3-ra bitartean 15 ikasle eta L.H.4-tik L.H.6-ra bitartean 11 ikasle.


Baina ezaugarri hau ez da Adunako eskola beste ikastetxeengandik desberdintzen duen bakarra. Bertan proiektuen bidez egiten dute lan, gai desberdinak lantzen eta aztertzen dituzten proiektuez osatuta dago beraien ikaskuntza prozesua. Proiektua Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlana eginez eramaten da aurrera, hezkuntza aberasgarriago bat lortuz. Horretarako, testu liburuak albo batera utzi eta IKT-en erabilera anitza egiten dute. Honek harreman zuzena du eskolak duen heldutasun maila aurreratuarekin. Ikastetxe baten IKT heldutasun maila, zentru horrek duen digitalizazio mailarekin lotuta bait dago.

Adunako eskolan dohaineko aplikazioak erabiltzen dira, eta ikasle bakoitzak bere erabiltzailea izaten du Google Apps erabilli ahal izateko (drive, google+, blogger…).
Irakasleek kuaderno digitala erabiltzen dute. Kuaderno digitala, egin beharrekoak zehazteko, landutako konpetentziak biltzeko, lantzeko moduak azaltzeko, helburuak zehazteko… balio duen dohaineko baliabide bat da. Bertan lehenago aipatutakoaren inguruko hainbat datu bildu ditzakegu eta dataren arabera sailkatu eta ordenatu. Gainera, edonon erabili dezakegun baliabidea da, eta edozein momentutan eskuratu dezakeguna. Ikasleen ebaluazioen inguruko argibideak ere idatzi ohi dituzte kuaderno digitaletan, aurrerapenak, akatsak, ongi egindako gauzak… eta beste irakasleekin partekatzeko aukera ere izaten dute. Irakasleek Calendar izeneko aplikazio bat ere erabiltzen dute egingo dituzten zereginak zein diren jakinarazteko, irakasleek gainontzekoak non dauden jakin dezaten.

Ikasleei dagokienez, irakasle eta ikasleek osatzen duten plataforma bat dute. Plataforma honen izena Classroom da eta honen bitartez posible zaie hainbat lan aurrera eramatea ordenagailu bidez. Bertan, ikasleek egiten dituzten lanak partekatu ditzakete irakaslearekin eta honek, zuzenketak egin ditzake. Bestalde, irakasleak ere  hainbat gauza partekatu ditzake plataforma honetan, bai bideoak, testu interesgarriak, irudiak… ikasleenganaino iristeko.

Lanak zergati bat izaten dute, praktikotasun bat. Kasu errealak erabiltzen saiatzen dira ikasleek gauzak errazago ikas ditzaten eta jasotako informazioa benetan barnera dezaten, teoria hutsean geratu gabe. Informazioa barneratzeko, ikasten duten hori praktikan jarri dezaketela ikustea da egokiena, ikasten duten horrek zerbaitetarako balioko diela ikustea.

Amaitzeko, Adunako eskolako sistema laburbilduz, hezkuntza eraginkor, dinamiko, aktibo, kooperatibo, elkarreragile eta parte-hartzailea sustatzen duela esango genuke, metodologia berriak aplikatuz, IKT- en erabilera eta jakintza bultzatuz, eta irakasle-ikasle harremanak indartuz.